Mads Mikkelsen
aktore danimarkarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mads Dittmann Mikkelsen (1965eko azaroaren 22a, Kopenhage) danimarkar aktore bat da.[1] Hasieran, gimnasta eta dantzaria zen arren, aktore famatu bihurtu zen Danimarkan Tonnyren pertsonaia egin zuenean Pusher (1996, 2004) trilogiaren lehen bi filmetan, detektibearena Rejseholdet seriean (2000–2004), Nielsen papera Open Heartsen (2002) eta Jacob Petersena After the Wedding (2006) telesailean.
Mads Mikkelsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mads Dittmann Mikkelsen |
Jaiotza | Kopenhage, 1965eko azaroaren 22a (58 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Lehen hizkuntza | daniera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hugh Dancy (en) (2000 - |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera suediera alemana ingelesa errusiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, executive producer (en) , gimnasta eta dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Mikkelsenek mundu mailako ospea lortu zuen Le Chiffre antagonista nagusiaren papera egiteagatik James Bonden hogeita batgarren filmean, Casino Royale (2006).[2] Beste paper batzuk ere egin ditu: Igor Stravinskyrena Coco Chanel & Igor Stravinskyn (2008), Johann Friedrich Struenseena A Royal Affairen (2012). Canneseko Zinemaldia Saritutako aktorerik onena irabazi zuen Jagten (2012) filmean egindako lanagatik.