Longitude
From Wikipedia, the free encyclopedia
Longitudea edo luzera[1] Lurra edo beste planetako lehenengo meridianoa eta meridiano baten arteko, paralelo batean neurtua, distantzia angeluarra da. Longitudea gradutan neurtzen da.
- Artikulu hau kartografiako izariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luzera (argipena)».
Longitudea adierazteko hainbat modu daude:
- -180 eta 180 gradu artean, lehenengo meridianotik ekialderantz positiboa izanda eta mendebalderantz, berriz, negatiboa (hau da, 0° Greenwich meridianoan eta hortik ekialderantz +0ºtik +180ºra; eta mendebalderantz, -0ºtik −180ºra).
- 0 eta 180° gradu beti positiboak E bat ekialderantz bada eta W edo M bat mendebalderantz.
- 0 eta 360° gradu beti ekialderantz jotzen.
Adibidez, New York -74°00′00", 74°00′00" M, 74°00′00" W edo 286°00′00" dago, Greenwich meridianoaren mendebalderantz dagoelako.
Itsas zientzietan, latitudea izendatzeko phi letra grekoa () erabiltzen da; longitudea izendatzeko, aldiz, omega letra grekoa ().