Liza Minnelli
From Wikipedia, the free encyclopedia
Liza May Minnelli (Los Angeles, 1946ko martxoaren 12a -) Estatu Batuetako aktorea eta abeslaria da, Oscar sariaren irabazlea. Judy Garlanden eta horren bigarren senarra izan zen Vincente Minnelli zinema zuzendariaren alaba da.[1] Minnelli deitura italiarra da, eta ingelesez n bakarrarekin ageri ohi da: Minelli.
Liza Minnelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Liza May Minnelli |
Jaiotza | Los Angeles, 1946ko martxoaren 12a (78 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Familia | |
Aita | Vincente Minnelli |
Ama | Judy Garland |
Ezkontidea(k) | Peter Allen (1967ko martxoaren 3a - 1974ko uztailaren 24a) Jack Haley, Jr. (1974ko irailaren 15a - 1979ko apirila) David Gest (2002ko martxoaren 16a - 2007ko apirila) |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chadwick School (en) Scarsdale High School (en) Fiorello H. LaGuardia High School (en) High School of Performing Arts (en) HB Studio (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Herbert Berghof (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, abeslaria, ahots-aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, koreografoa, dantzaria, telebista aurkezlea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika traditional pop (en) jazza |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Capitol Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa |
|
"Estatu Batuen neska-laguna" ere deitzen zaio, eta 1972an ospe handia lortu zuen Cabaret filmari esker, Emakumezko Aktore Onenaren Oscar Saria irabazi baitzuen. Oso ezaguna da ikuskizunetan egiten duen lanagatik, bai komedia musikalak, bai errezitaldiak. Horiekin hiru Tony Sari irabazi zituen Broadwayk, horietako bat berezia. Emmy bat, bi Urrezko Globo, BAFTA britainiar bat eta Grammy Legend Award bat ere irabazi zituen, beste ohore eta sari askorekin batera. 2011ko uztailean Ohorezko Legioarekin kondekoratu zuen Frantziako gobernuak. Liza Minnelli da AEBetako zinema, telebista, musika eta antzerkiko lau sari nagusiak irabazi dituen artista bakarretakoa: Oscar, Emmy, Grammy eta Tony.
16 urte zituela hasi zen antzerkian. Broadwayen arrakasta lortu ostean, 1969an haren lehen filmean parte hartu zuen, The Sterile Cuckoo izenekoan. Honek Oscar sarirako izendapena eman zion. 1972an Cabaret filmarengatik emakumezko aktore onenaren Oscar saria erdietsi zuen. Hurrengo urteotan sari andana irabazi arren, 1981etik geroztik haren agerraldiak urriagoak bilakatu ziren. 1997an, halere, Victor/Victoria Broadwayko musikaleko paper protagonista hartu zuen, Julie Andrewsen ordez.