Lergako hilarria
Erromatar garaiko inskripzioa eta hilarria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lergako hilarria, Lergako estela, Lergako idazkuna, Lergako inskripzioa edo Narhungesen epitafioa, erromatarren garaiko hilarri bat da, 1960an Lergan (Nafarroa Garaian) aurkitutakoa, euskal itxurako aztarna epigrafikoak dituelako nabaria; izan ere, Umme Sahar izen itxura argiki euskaldunekoa irakurtzen da. Egun, Nafarroako Museoan dago[1].
Datu azkarrak Lergako hilarria, Jatorria ...
Lergako hilarria | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | II. mendea |
Jatorrizko herrialdea | Erromatar Inperioa |
Ekoizpen lekua | Hispania Citerior |
Aurkikuntza lekua | Santa Barbara baseliza (Lerga) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hareharria |
Dimentsioak | 125 () × 69 () × 32 () cm |
Hizkuntza | latina, eusko-akitaniera eta akitaniera |
Idazketa-sistema | latindar alfabetoa |
Kokapena | |
Lekua | Nafarroako museoa Hispania Citerior |
Bilduma | Nafarroako museoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Nafarroa Garaia |
Koordenatuak | 42°49′10″N 1°38′47″W |
Itxi
Idazkunean agertzen diren beste bi pertsona izan (antroponimo) euskararekin erlazionatuta daudela uste da: Abisunhar eta Narhunges, H (asperena) baitute, eta letra hori ez da agertzen ez iberiar testuetan ez eta zeltiberiarren artean ere. H ahoskatua euskalki guztietan zabalduta zegoen duela zenbait mende arte.