Lepantoko gudua[2] berebiziko garrantzia izan zuen itsas gudua izan zen, 1571ko urriaren 7an gertatu zena Lepantoko golkoan, Naupakto hiriaren parean (modu erratuan Lepanto deitua), Peloponeso eta Epiro artean kokatua, Grezia kontinentalean.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Lepantoko gudua |
---|
Otomandar-veneziar gerra (1570–1573) |
|
Data | 1571ko urriaren 7a |
---|
Lekua | Patrasko golkoa |
---|
Koordenatuak | 38°12′N 21°18′E |
---|
Emaitza | Liga Santuaren garaipena |
---|
|
|
|
|
|
|
208 itsasontzi
22.840 soldadu 1.334 kanoi (est.) |
251 itsasontzi
31.490 soldadu 741 kanoi |
---|
|
|
7.500 erori 17 itsasontzi galdu |
20.000 erori edo hildako[1] 137 itsasontzi galdu 50 itsasontzi hondaratu 10.000 kristau esklabo aske |
---|
|
Itxi
Gudu honetan turkiar otomandarrek kristau koalizio baten aurka borrokatu zuten, Liga Santua deitua, Espainiako Erresumak, Veneziako Errepublikak, Genovako Errepublikak, Maltako Ordenak, Savoiako Dukerriak eta Aita Santuen Lurraldeak osatutakoa. Kristauak garaile irten ziren, soilik 30 galera turkiar salbatu zirelarik. Honela, turkiarren espansionismoa geldiarazi zen mendebaldeko Mediterraneo itsasoan zehar. Gudu honetan Miguel de Cervantesek parte hartu zuen, zauritua izan zena, bere ezkerreko eskuaren mugikortasuna galduz, honen ondorioz "Lepantoko besomotza" ezizena jaso zuelarik. Idazle honek, gudu hartan borrokatu izanaz oso harro zegoena iraganeko mendeek ikusi zuten eta datozenek ikusiko duten aldirik gailen eta gogoangarriena bezala adierazi zuen.