Lehen (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lehen Euskal Herriko mitologiaren izakia da, itsas-suge erraldoia[1].
Itsasoari lotutako irelua izanik, itsasbazterrera lotuta azaltzen da. Batzuetan herensugearekin nahasten zuten, baina izaki ezberdinak ziren.
Ez dago informazio askorik irelu honen inguruan.
Duela urte gutxi arte kostaldeko herrietako zenbait haurrek itsas bazterreko labarretatik Lehen ikusi zutela esaten omen zuten.
Itsas-suge erraldoia gure inguruko mitologien ohiko izakia da.