Lau koloreen teorema
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lau koloreen teorema grafoak koloreztatzeko teorema bat da eta honek ondorengoa dio: eskualde auzokidez osaturiko edozein mapa, oso korapilatsua izanda ere, lau kolorez margo daiteke, aldameneko bi eskualdek beti kolore ezberdinak dituztela.
Hiru kolorerekin ordea, ezin da edozein mapa margotu[1]. Bost kolorerekin berriz, bai, teorema frogatzeko errazagoa izanik.
Lau koloreen problema lehenengo aldiz Francis Guthriek planteatu zuen 1852. urtean[1]. Planteatu eta mende bat igaro ostean, 1976. urtean, Kenneth Appelek eta Wolfgang Hakenek problema frogatu zuten konputagailu baten laguntzarekin[2].