Latinoamerikako literatura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Latinoamerikar literatura bertako ahozko edo idatzizko literatura oro da, batez ere gaztelaniaz, portugesez eta Amerikako hizkuntza indigenez idatzitakoa. Latinoamerikako herrialdeetan frantsesez eta ingelesez idatzitakoak ere kontuan hartzekoak dira, baita deribazioak edo gurutzaketak ere (txikano delakoa esaterako). Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai, Venezuela eta Mendebaldeko Indietako zati guztiak biltzen ditu.[1][2] Literatura horrek, edo literaturak, sarritan, Latinoamerikako herrien bizitza eta ohiturak islatzen ditu, eta garrantzia ematen die eskualdeetako alderdi kulturalei eta arazo politiko eta sozialei.[2][3]