Laokoon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Laokoon[1][2] (antzinako grezieraz: Λαοκόων, laokóɔːn ahoskatua) Troiako Apoloren apaiza izan zen. Troiako gerran, grekoek egindako zurezko zaldi erraldoia ez zezatela hirian sartu aholkatu zien troiarrei. Atena jainkosak zigortu egin zuen horregatik, eta bi sugek hil zituzten bera eta bere bi semeak. Pasadizo hau Virgiliok agertu zuen Eneidan (II. liburua); orobat, ospe handia du gertaera hau bera irudikatzen duen eskulturak, Agesandro, Polidoro eta Atenodoro eskultoreek egina.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Laokoon | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | Apollo priest (en) |
Familia | |
Aita | Acoetes (en) eta Capys (en) |
Ezkontidea(k) | Antiope (en) |
Seme-alabak | ezezaguna eta Antiphas (en) |
Itxi