Lankide:Garaziras
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seneca Fallseko konbentzioa emakumeen eskubideei buruz egindako lehen konbentzioa izan zen. 1848ko uztailaren 19an egin zen Seneca Falls (New York) herrian (AEB). Antolatzaileak Lucretia Mott (sufragista, aktibista eta irakaslea) eta Elizabeth Cady Stanton (sufragista eta abolizionista) izan ziren[1].
Konbentzioaren emaitza gisa ikusten da bertan sortutako Seneca Fallseko Adierazpena (1848). Adierazpen hori ere Sentimenduen Adierazpen izenagatik ere ezagutu izan ohi da. Dokumentua konbentzioaren bigarren egunean izan zen onartua eta adierazpena Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapenaren gainean gorpuztua izan zen. Hots, Seneca Fallseko Adierazpenaren bitartez independentziaren aldarrikapenean emakumeentzako agerikoak ziren muga politiko eta sozialak salatu nahi izan ziren. Muga politiko horien artean zeuden: bozka eskubide eza, elekzioetan parte hartu ezin izatea, organizazio politikoetan militatu eta afiliatzeko debekua eta bilera politikoetan parte hartu ezin izatea[2]. Konbentzioaren lehen egunean emakumezkoek soilik hartu zuten parte, bigarren egunean aldiz gizonezkozkoei ere lekua utzi zitzaien bertan parte hartzeko. Orotara, emakumeeen giza eskubideei buruzko hamaika punturen bueltan ibili ziren eztabaidan, arazo gutxirekin onartu ziren arren gehienak, gaztazka sortu zuen bederatzigarren puntuak: emakumezkoen bozka eskubideari buruzkoak. Hala ere, Cady Stanton eta Frederick Douglass-ek horren aldeko diskurtsoa bota eta gero, onartua izan zen lehen aldiz emakuzmezkoen bozka eskubidea[3].
Bai konbentzioa eta baita bertatik ateratako adierazia zein horiei esker lortutako askatasun eta eskubideak egungo mugimendu feministaren aitzindarietako batzuk beazala kontsideratzen dira.[4]