Lahar (bulkanologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lahar bat uholde edo isuri bortitz bat da, sumendi baten erupzioan gerta daitekeena. Ura, material piroklastikoa, hautsa eta era guztietako hondakinek sortutako isuri bat izan ohi da, ibai baten haranean gainezka egin eta uholde suntsigarri bihurtu daitekeena[1]. Elurrak zuritutako sumendietan gertatzen dira, elurra eta izotza urtzean uholdea batu daitekeelako sumendiko hauts eta isuri piroklastikoarekin, baina beste testuinguru batzuetan ere gerta daitezke.
Suntsitzeko ahalmen handia izan dezakete: abiaduran, hamarnaka metro segundokoak izan dira, eta sakoneran 140 metrokoak ere bai.