LIFE programa
From Wikipedia, the free encyclopedia
LIFE programa Europar Batasunak ingurumenaren aldeko proiektuak finantzatzeko darabilen tresna da, 1992an sortua. Helburu orokor hau du: Europar Batasunak ingurumen arloan dituen politika eta legeak gauzatzen, eguneratzen eta garatzen laguntzea. Horretarako, Europako balio erantsia duten proiektu pilotuak edo proiektu erakusgarriak finantzatzen laguntzen du.[1]
Europar Batasuneko kide diren Estatuetako, kide izateko hautagai diren Estatuetako, eta Europar Batasunak mugakide dituen herrialdeetako proiektuak finantzatzen ditu.[2]
Euskal Herrian ere hainbat proiektu finantzatzen lagundu du, hala nola Araban ur ipurtatsa babestekoa,[3] Aiako Harriaren natura parkean pagadi azidofiloak eta harizti galaikoportugesak kontserbatu eta lehengoratzekoa,[4] eta Nafarroan ur ipurtatsa babestekoa.[5]