L'estaca
From Wikipedia, the free encyclopedia
L'estaca (euskaraz hesola), edo Agure zaharra, 1968an Lluís Llach musikari kataluniarrak konposatutako abestia da.
Datu azkarrak L'estaca, Lluís Llachen musika-lana ...
L'estaca | |
---|---|
Lluís Llachen musika-lana | |
Egilea(k) | Lluís Llach |
Argitaratze-data | 1968 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | protesta abestia |
Hizkuntza | katalana |
Hitzak | Lluís Llach |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lluís Llach |
Itxi
Hizkuntza anitzetara itzulia izan den abesti hau hain ospetsu bilatu denez, leku askotan bertakotzat jo izan da. Jatorriz Francoren diktaduraren garaian Katalunian konposatua izan zen eta berez askatasuna lortzeko eta loturetatik askatzeko behar den ekintza batasuneko deialdia da. Askatasunaren aldeko borrokaren ikur bilakatu da. Jatorriz katalanez konposatua izan zen, halere hizkuntza ezberdinetako bere berrogei eta hamar bertsio ezberdin baino gehiago ezagutzen dira, horien artean euskaraz, okzitanieraz, frantsesez, alemanaz, korsikeraz, etab.