Kros
landa-zeharka markatutako ibilbide bateko oztopo eta gorabehera guztiak gainditzean datzan lasterketa-modu berezia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Krosa[1][2] —batzuetan, ingelesezko cross-country izenez deitua[1]— atletismoko modalitate bat da, XIX. mendean Ingalaterran sortua. Landa inguruneko zirkuitu edo ibilbideetako lasterketetan oinez lasterka egitean datza, funtsean hiri edo herrigunetatik kanpo, larre, baso, erreka eta muinoetan barna.
- Artikulu hau landan zehar egiten den oinezkoen lasterketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kros (argipena)».
Ez da olinpiarra eta ohiko espezialitateetatik kanpo geratu da, nahiz eta urte-sasoi jakin batzuetan arrakasta handia lortu, Munduko Txapelketa eta guzti.[1]