Kristautasuna Euskal Herrian
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kristautasuna Euskal Herriko erlijio nagusia da. Erdi Aroaz geroztik, euskaldunak erromatar katolikoak izan dira gehienbat. XIX. mendean euskaldunak gizarte oso erlijioso gisa hartzen ziren, elizara maiz joaten zena. XX. mendeko azken urteetan elizara joateak behera egin du, Mendebaldeko Europako eremu gehienetan. Frantzisko Xabier, Mixel Garikoitz edo Ignazio Loiolakoa euskal jatorrikoak ziren. Lehenengoak kristautasuna Japoniaraino hedatu zuen, bigarrengoak Societas Sacratissimi Cordis Jesu Betharram sortu zuen eta azkenekoak Jesusen Lagundia. Fermin Lasuen bezalako frantziskotarrek Kaliforniara hainbat misio eraman zituzten, eta oraindik XX. mendean ohikoak izan dira euskal misiolariak.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
XVI. mendean protestantismoak indarra izan zuen Nafar erresuman[1], bereziki Joana III.a Nafarroakoa erregina higanotearen agintaldian; berak emandako laguntza ekonomikoarekin euskaratu zen, 1571. urtean, Bibliaren Itun Berria. Henrike III.a Nafarroako erregek Frantziako koroa hartzearekin batera, protestantismoak galdu egin zuen Nafarroan eliteetatik zetorkion babesa.
Gaur egun, katolizismoarekin batera badaude hainbat gutxiengoren erlijio komunitate, 2010ean EAEn bakarrik 214 egoitza zituztenak. Gutxiengoen artean sinesmenik hedatuena kristau ebanjelikoena zen eta bigarrena Jehovaren Lekukoek osatzen zuten. Horien atzetik musulmanak, budistak, kristau ortodoxoak eta Zazpigarren eguneko eliza adbentista agertu ziren.[2] Katolizismoak indarra du gizartean, bereziki Nafarroan Opus Deiren eskutik[3] eta beste hainbat lekutan Jesusen Lagundiaren hezkuntza instituzioen bidez.