Kontinenteen jitoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kontinenteen jitoa masa kontinentalak elkarrekiko mugitu egiten direla esaten duen teoria da. Kontinenteak mugitzen zirela Abraham Orteliusek proposatu zuen eta Alfred Wegener meteorologo alemaniarrak teoria garatu zuen 1912an[1]. Baina, 70. hamarkada arte, noiz plaken tektonikaren teoria proposatu zen, ez zen egoki azaldu jitoaren zergatia. Teoria berri hau Wegenerren teorian eta lurrazal ozeanikoaren hedapenean oinarritu zen.