Keops
From Wikipedia, the free encyclopedia
Khufu (antzinako egiptoeraz) edo Keops (grezieraz Χέοψ) Egiptoko IV. dinastiako bigarren faraoia izan zen, Egiptoko Antzinako Inperioaren garaian. K.a. 2579 eta K.a. 2556 bitartean gobernatu zuen.
Keops | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Keopsen estatuatxoa. Kairoko Egiptoar Museoa Irudi gehiago | |||||||
← Snefru - Dyedefra →
← Snefru - Dyedefra →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | K.a. XXVII. mendea | ||||||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Antzinako Inperioa | ||||||
Heriotza | K.a. 2566 ( urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Gizako Piramide Handia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Snefru | ||||||
Ama | Hetepheres I | ||||||
Ezkontidea(k) | Khamerernebty I (en) Henutsen (en) Meritites I (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | |||||||
Leinua | Egiptoko IV. dinastia | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||||||
Saqqarako Errege Zerrendan eta Abidoseko Errege Zerrendan Khufu izena jasotzen du. Herodotok Keops deitua eta Manetonek Sufis Sexto Julio Afrikano, Eusebio Zesareakoa eta Jurgi Sintzeloren arabera. Gizako Piramide Handian haren benetako izena izan litekeena duten marraztutako kartutxoak aurkitu dira: Khnum-Khufu (Khnum jainkoak babesten nau).
Turineko Errege Kanonak 23 urteko erregealdia ematen dio, haren izena irakurtezina den arren. Herodotok Keopsek 50 urteko erregealdia izan zuela dio. Manetonen arabera, Sufisek 63 urteko erregealdia izan zuen (Sexto Julio Afrikanoren arabera, Jurgi Sintzeloren bertsioan).