Kataluniako Herrialdea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Katalunia (katalanez: Catalunya, gaztelaniaz: Cataluña eta okzitanieraz: Catalonha) Iberiar Penintsulako ipar-ekialdean kokatuta dagoen herrialdea da. Egun, bere estatus konstituzionala ezbaian dago: Espainiako Erresumak bere legediaren menpeko autonomia erkidegotzat jotzen du; Kataluniako Gobernuaren arabera, ordea, errepublika independentea da, bertako Parlamentuak 2017 urriaren 27an onetsi eta aldarrikatu ostean, Estatu berriari Kataluniako Errepublika izena emanez.
- Artikulu hau eskualdeari buruzkoa da. Espainiako autonomia erkidegoari buruzkoarri buruzkoa ikusteko, Kataluniako Autonomia Erkidegoa irakurri. Kataluniako Parlamentuak aldarrikatutako errepublikari buruzkoa ikusteko Kataluniako Errepublika artikulura jo. Eskualde kulturalari buruzko artikulua irakurtzeko, Katalan Herriak artikula duzu.
Geografikoki, Mediterraneoaren mendebaldean kokatuta dago, Iberiar penintsularen ipar-ekialdean, eta mugakide ditu iparraldean Frantzia eta Andorra, mendebaldean Aragoi, hegoaldean Valentziako Erkidegoa eta ekialdean Mediterraneo itsasoa. 32.000 km² inguru ditu, eta 7 milioi biztanle.
Haren Autonomia Estatutuaren arabera, nazio bat da.[1] Hizkuntzaren aldetik (katalana), lotura estua du gainerako Katalan Herriekin (Països Catalans): Andorra, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, administratiboki Frantziako lurraldea den Ipar Katalunia, Aragoiko ekialdeko eremu bat (Sartaldeko Zerrenda edo Franja de Ponent) eta Murtziako El Carxe eskualdea.