Kartago
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kartago[1][2] (fenizieraz: Qart-ḥadašt, «hiri berri») antzinaroko hiria da, Tunisko aintziraren ondoan kokatua, gaur egungo Tunisian, gaur egungo Tunistik hurbil. Tiroko feniziarrek eratutako koloniatik sortu zen, Qart-ḥadašt izenarekin ( قرت-حدش edo קרת חדשת, «hiri berri»), Kristo aurreko lehenengo milurtekoan, eta antzinateko hiririk handienetakoa izan zen. Antzinako Kartago edo Kartagotar Inperioaren hiriburua izan zen.
- Artikulu hau Hiriari buruzkoa da; Hiri-estatuari loturiko herrialdea gaitzat duena beste hau da: «Antzinako Kartago»
Kartagoko arkeologia gunea1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, vi |
Erreferentzia | 37 |
Kokalekua | Tunisia |
Eskualdea2 | Estatu arabiarrak |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Hiriaren kokalekua ongi aukeratua zen, Tunisko golkoan hiruki labur bat eratzen duen penintsula batean, babesa eta arrantza ugari eskaintzen duen itsasoz ia inguratua.