Kappen Putscha
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kappen Putscha (alemanez: Kapp-Putsch) 1920ko martxoaren 13tik 17ra, Weimar Errepublikaren hasieran, Wolfgang Kappek zuzendu zuen estatu kolpea izan zen. Kapp eskuin-muturreko politikaria zen; Walther von Lüttwitz jeneralaren laguntza izan zuen. Kolpeen aldekoek Berlinen boterea lortu zuten eta Gobernuak Dresdetik Stuttgartera ihes egin zuen. Weimarreko Errepublikak 1924 arte jasan zituen barne istiluen sail luze baten parte izan zen. Sindikatuek eta ezkerreko alderdiek deitutako greba orokorrak geldiaraztea lortu zuen.[1]
Datu azkarrak Mota, Honen izena darama ...
Kappen Putscha | |
---|---|
Mota | estatu-kolpe saiakera gertaera historiko |
Honen izena darama | Wolfgang Kapp |
Data | 1920ko martxoaren 13a |
Kokaleku | Berlin |
Herrialdea | Weimarko Errepublika |
Osatuta | |
Itxi