Kapibara
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kapibara handia (Hydrochoerus hydrochaeris) karpintxo izenez ezagunagoa, Hego Amerikako karraskari endemiko bat da, Venezuela, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Panama, Ecuador, Perú, Uruguai, Paraguay eta Argentina herrialdetakoa hain zuzen ere.[2] Kapibara hitzak, etimologikoki, ‘ugaztun karraskaria’ esan nahi du, guaraniaren eraketa aglutinatzailea "capii" eta "bara" hitzetatik abiatuta. Hala ere, bere jatorria Tupí hizkuntzako “kapiigwara” hitzean egon daiteke, ‘larre jalea’ esan nahi duena. Karraskarien ordenako ugaztuna da, Caviidae familiakoa zehazkiago, eta bertako alerik handiena da.[2] [3] Uretatik gertu bizi ohi da, besteak beste, zingiratan, estuariotan, hezegunetan eta ibai eta erreketan zehar, baina basoetan eta sabanetan aurkitu daitezke, bere dieta belarjalea osatzen duten elikagaien zati bat bertan baitago.[4] Talde itxietan eta nahiko egonkorretan bizi diren animaliak dira, ar eta emez osatuta eta emeenganako joera izaten dutenak.[5] Bada genero berean sailkatutako beste espezie bat ere, Hydrochoeris isthmius, kapibara txikia bezala ezagunagoa.[6]
Kapibara | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Caviidae |
Generoa | Hydrochoerus |
Espeziea | Hydrochoerus hydrochaeris Linnaeus 1766[1]
|
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 150 egun |
Masa | 1,5 kg (pisua jaiotzean) 48,9 kg (helduen pisua) |
Kumaldiaren tamaina | 4 |
Eguneko zikloa | crepuscular (en) |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |