Kalisto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kalisto Jupiter planetaren sateliteetako bat da, bigarren handiena Ganimederen atzetik eta Eguzki sistemaren hirugarrena. "Satelite galiearren" artean Jupiterretik urrutien biratzen duena da, 1.880.000 kilometrotara hain zuzen ere[1].
- Artikulu hau Jupiterreko sateliteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalisto (argipena)».
Datu azkarrak Behaketa, Itxurazko magnitudea (V) ...
Kalisto | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 5,65 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Galileo Galilei |
Aurkikuntza-data | 1610eko urtarrilaren 7a |
Honen izena darama | Kalisto |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 1.897.000 km |
Periapsis | 1.869.000 km |
Ardatzerdi handia | 1.882.700 km |
Eszentrikotasuna | 0,0074 |
Orbita-periodoa | 16,689 egun |
Makurdura orbitala | 2,017 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 2.410,3 km |
Azalera | 73.000.000 km² |
Bolumena | 59.000.000.000 km³ |
Masa | 107,566 Yg |
Dentsitatea | 1,8344 g/cm³ |
Tenperatura | 80 K 134 K 165 K |
Albedoa | 0,22 |
Itxi
Merkurioren diametro ia berdina du, baina haren masaren herena. Errotazio sinkronikoa du, hau da, beti aurpegi bera erakusten dio Jupiterri, Ilargiak Lurrari bezala.