Kairos
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kairos ("καιρός" grezierazko hitzetik) denborarekin lotutako kontzeptua da, baina ez hau kalkulatzeko, horretarako kρόνος (krónos) baitzegoen, haren kualitatea neurtzeko baizik. Literalki "une egokiena" adierazi nahi du. Greziako filosofian eta kristau teologian Jainkoaren denborarekin lotzen zen. Orokorrean, zerbait garrantzitsua gertatzen den denbora unea definitzen du. Kairos jainko hegodun bezala errepresentatzen zen, pasako dela adierazteko. Jainko bezala Kairos ia ezezaguna zen; Kronos, aldiz, Antzinako Greziako jainko garrantzitsua zen.[1]