Kafe
kafe aleak erabiliz lortzen den edaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kafea[1], batzuetan akeita, kafe-landarearen fruitu eta haziez eginiko infusioaren ondorioz lortutako edaria da. Edari honek kafeina izeneko sustantzia eragingarria du.
Datu azkarrak Materialak, Historia ...
Kafe | |
---|---|
stimulant foodstuff (en) , coffee drink (en) , gaseosa, hot beverage (en) , edari ez alkoholiko eta nootropic (en) | |
Materialak | coffee bean (en) ur beroa |
Historia | |
Jatorria | Etiopia eta Yemen |
Honen produktua | Cultured coffee (en) , Coffea arabica, Coffea robusta, Kapeng barako (en) , Coffea charrieriana eta Coffea stenophylla |
Itxi
Kafearen laborantza Amerikako eskualde askotan zabaldua dago, bereziki Brasilen, non mundu osoko landaketen herena dago. 1998 eta 2000 artean, ia 7 milioi tona kafe egin ziren.
Kafe-landarearen hazi txigortuak birrinduz lortzen da kafea. Kafea, gosarian edota bazkalostean edaten da; kafe hutsa edo esnearekin nahasiz. Normalean beroa edaten da, baina uda partean, izotzarekin ere edaten da.