K-T muga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaur egun K-Pg muga (Kretazeo-Paleogeno muga)[1] terminoa erabiltzen bada ere, K-T muga[oh 1] (batzuetan KT edo K/T) geologian Kretazeotik Tertziariora igarotzen denean dagoen geruza fina da. Orain dela 65,5 Ma sortu zen. Izena Kretazeo eta Tertziariotik dator. Muga honek Mesozoikoaren bukaera eta Zenozoikoaren hasiera markatzen du eta oso loturik dago Kretazeo-Tertziario desagerpen masiboarekin.[2] Mundu osoan barreiatua dago eta Euskal Herrian oso adibide onak daude, bereziki Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunean.