Jose Joaquin Ferrer
astronomo espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
José Joaquín Ferrer Cafranga (Pasai Donibane, 1763ko urriaren 26a - Bilbo, 1818ko maiatzaren 18a) gipuzkoar itsasgizona eta astronomoa izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jose Joaquin Ferrer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasaia, 1763ko urriaren 26a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Espainia |
Heriotza | Bilbo, 1818ko maiatzaren 18a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Frantziako Zientzien Akademia |
Itxi
Itsas ikasketak egin ondoren Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren ontzietan aritu zen Venezuelarako bidean, eta preso hartu zuten ingelesek. Aske geratu ondoren, Suitzara jo zuen eta astronomia ikasketak egin zituen bertan. Handik, Ameriketara abiatu zen eta Estatu Batuetako Filosofia Elkarteko kide izendatu zuten. Frantziako Institutu Nazionaleko kide izendatu zuten 1813. urtean. Euskal Herrira itzulitakoan (1817), Bilbon egokitu zen zeren eta Donostia, Wellingtongo Dukearen erasoaren ondorioz, erabat txikituta baitzegoen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen.