José Antonio Primo de Rivera
From Wikipedia, the free encyclopedia
José Antonio Primo de Rivera Sáenz de Heredia, III. Lizarrako markesa (Madril, 1903ko apirilaren 24a – Alacant, 1936ko azaroaren 20a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen. Miguel Primo de Rivera diktadorearen seme nagusia. Falange Española alderdia sortu eta zuzendu zuen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta gobernuaren aurka matxinatzeagatik fusilatu zuten. Frankismoak haren irudia erabili zuen propagandaren martiri moduan[1], bai Espainiako Gerra Zibilean zehar, bai eta Frankismoan ere.
José Antonio Primo de Rivera | |||
---|---|---|---|
1933ko azaroaren 30a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Cádiz (en) Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | José Antonio Primo de Rivera y Sáenz de Heredia | ||
Jaiotza | Madril, 1903ko apirilaren 24a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Alacant, 1936ko azaroaren 20a (33 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Isidroko hilerria Tomb of José Antonio Primo de Rivera (en) San Lorenzo de El Escorial monasterioa Alacant | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||
Familia | |||
Aita | Miguel Primo de Rivera | ||
Ama | Casilda Sáenz de Heredia | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Unibertsitate Zentrala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, poeta, abokatu defendatzailea, abokatua eta falangista | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | Batasun Monarkiko Nazionala Falange Espainola Falange Española y de las JONS | ||
Haren heriotza alde nazionalean bi urtez isilarazi zen, El Ausente (Ez dagoena) ezizenaz. Gerra bukatzean, haren izenak alde nazionalean hildakoen zerrenda guztiak hasi zituen, espainiar eliza gehienetan "José Antonio ¡Presente!" (Jose Antonio, hemen!) inskripzioa jarrita. Izenaz bakarrik (ez deituraz, ohitura den bezala) ezagutzen den garaiko buruzagi politiko bakarra da, haren jarraitzaileen artean karisma handia baitzuen. Ramón Serrano Súñerrek esan ohi zuen Salamancan bizirik aurkeztu balitz, "Caudillo" bakarra bera izango zela, eta inor ez zela ukatzera ausartuko, ezta Franco bera ere.