Jorge Amado
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jorge Amado (Brasildar portugesez: Jorge Leal Amado de Faria) (Itabuna, 1912ko abuztuaren 10a - Salvador da Bahia, 2001eko abuztuaren 6a) brasildar idazle modernista eta politikari bat izan zen.[1] Brasilgo autore garaikide garrantzitsuenetako bat izan zen, eta berrogeita hamar bat hizkuntzatara itzuli da haren obra. Haren sorkuntzek ospe handia izan zuten bere herrialdean, eta askotan egokitu dira antzerkira, zinemara eta telebistara.[2] Bere 49 lan literarioetatik nabarmentzen dira Dona Flor e seus dois maridos, Tieta do Agreste eta Gabriela, cravo e canela.
Jorge Amado | |||
---|---|---|---|
1946 - 1948 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Itabuna, 1912ko abuztuaren 10a | ||
Herrialdea | Brasil | ||
Bizilekua | Salvador da Bahia | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | Salvador da Bahia, 2001eko abuztuaren 6a (88 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Zélia Gattai (en) (1945 - 2001eko abuztuaren 6a) | ||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Federal University of Rio de Janeiro Faculty of Law (en) | ||
Hizkuntzak | Brasilgo portugesa portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, kazetaria, poeta, eleberrigilea eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Fundação Casa de Jorge Amado (en) | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Joaquim Maria Machado de Assis | ||
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia Berlingo Arteen Akademia | ||
Mugimendua | modernismoa magic realism (en) | ||
Genero artistikoa | eleberria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
jorgeamado.com.br | |||
| |||
Brasilgo elite intelektual komunistaren parte izan zen, eta Brasilgo Alderdi Komunistako diputatu federala izan zen. Bere kontakizunetan, Amadok herrialde alaia eta baikorra deskribatu zuen, nahiz eta, aldi berean, desberdintasun sozial eta ekonomiko handiak izan.[3]
Brasilgo literaturaren izen ospetsuenetako bat da. Brasilgo Letren Akademiako kide izan zen berrogei urtez, 1961etik hil arte.[4] Bakearen Lenin Saria jaso zuen (1951), Cino del Duca Munduko saria (1990), Luís de Camões saria (1995) eta, post mortem, Brasilgo Kultura Merituaren Ordenako Gurutze Handia (2012). Liburu gehien saldu dituen bigarren autore lusofonoa da, Paulo Coelhoren atzetik.[5]