Jocelyn Bell Burnell
Susan Jocelyn Bell Burnell Dama, DBE, FRS, FRAS (Belfast, Ipar Irlanda, 1943ko uztailaren 15a - ), Ipar Irlandako astrofisikaria, bere tesiaren tutorearekin batera, Antony Hewish, lehenengoz pulsar baten radio seinalea aurkitu zuen / From Wikipedia, the free encyclopedia
Susan Jocelyn Bell Burnell (Lurgan, 1943ko uztailaren 15a), Susan Jocelyn Bell izenaz jaioa eta Jocelyn Bell Burnell bezala ezaguna dena, Erresuma Batuko astrofisikari bat da, Ipar Irlandakoa, zehazki. Graduondoko ikasketak burutzen ari zela, pulsarren lehenengo detekzioa egin zuen, 1967an.[1][2] Pulsarrek igorritako seinaleen azterketa oso erabilgarria da kosmologian. [3]Erresuma Batuko zientzialari garrantzitsuenetako bat kontsideratzen da, sari ugari jaso dituena, bere lana XX. mendeko aurkikuntza esanguratsuenetako bat izanik. Izatez, pulsarren aurkikuntzak Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen 1974. urtean, baina Bell ez zen sarituetako bat izan.
Jocelyn Bell Burnell | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ahotsa | |||||||||
2022 - 2022 ← Anne Glover - John M. Ball (en) →
2018ko otsailaren 20a - ← Narendra Patel, Baron Patel (en)
2014ko apirila - 2018ko apirila - Anne Glover →
2002 - 2004 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Susan Jocelyn Bell Burnell | ||||||||
Jaiotza | Lurgan eta Belfast, 1943ko uztailaren 15a (80 urte) | ||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||
Bizilekua | Armagh | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Martin Burnell (en) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | The Mount School (York) (en) (1954 - Glasgowko Unibertsitatea (1960(e)ko hamarkada - 1965) Murray Edwards College (en) (1965 - 1969) Doktoretza | ||||||||
Tesi zuzendaria | Anthony Hewish | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | astronomoa, astrofisikaria eta fisikaria | ||||||||
Enplegatzailea(k) | The Open University (en) Londresko University College Southamptongo Unibertsitatea University of Bath (en) | ||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Royal Astronomical Society Nazioarteko Astronomia Elkartea American Astronomical Society Amerikako Sozietate Filosofikoa Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Society | ||||||||
www2.physics.ox.ac.uk… | |||||||||
Bost autore zituen pulsarren aurkikuntza argitaratzen zuen artikuluak. Bell ageri zen arren, bere tesi zuzendaria zen lehengoa, Antony Hewish, eta honek jaso zuen 1974ko Fisikako Nobel saria, Martin Rylerekin batera. Zientzialari ugarik kritikatu zuten Bell saritua ez izatea, Fred Hoyle astrofisikariak, esaterako. Suediako Zientzien Errege Akademiak 1974an Fisikako Nobel Saria Ryleri eta Hewishi eman zien, bi horiek erradioastrofisikan egindako aurkikuntzak aipatuz. Rylek irekidura sintesirako tekniketan egindako lana eta Hewishek pulsarrak aurkitu izana azpimarratzen ziren.
Bellen lanari dagokionez, 2002 eta 2004 bitartean Royal Astronomical Societyko presidentea eta 2008tik 2010era, Erresuma Batuko Fisikako Instituko presidentea izan zen. Gero, 2011n, Marshall Stoneham bere ondorengoaren heriotza zela eta, bitarteko presidente izendatu zuten.
2018an Oinarrizko Fisikako Breakthrough Sari Berezia jaso zuen. 2,3 milioi librako saria eman zioten, eta osorik donatzea erabaki zuen. Fundazio bat sortu zuen fiisikako ikerkuntzan lan egin nahi zuten emakumeei, minoriei eta ikasle errefuxatuei laguntzeko helburuarekin. Erresuma Batuko Fisikako institutuak kudeatzen du. [4][5][6][7]
2021ean, Copley Domina eman zioten, sari hau jaso zuen bigarren emakumea izanik. [8]
Gainera, 2022an, Honoris causa doktore izendapena eman zion Euskal Herriko Unibertsitateak.[9]