Joaquín José Landazuri
euskal idazlea (1730-1805) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Joaquín José Landazuri Romarate (Gasteiz, 1730ko maiatzaren 12a - ib., 1805eko abuztuaren 13a) arabar historialaria izan zen. Arabako historian aditua, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kidea izan zen. 1762an Bergarako María Josefa de Leizaola Lili y Yun Ibarbi-rekin ezkondu zen. Horregatik bolada luzetan Bergaran bizi izan zen eta bertako alkatea izan zen 1771n eta 1774an. 1771n eta 1777an Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan zen.
Joaquín José Landazuri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joaquín José de Landázuri y Romarate |
Jaiotza | Gasteiz, 1730 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1805eko abuztuaren 13a (74/75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta historialaria |
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
1798an Gasteizko Udalaren zinegotzia izendatu zuten. Historialari bezala Eusko-kantabrismoaren aldekoa izan zen, baina ez beste batzuk bezain sutsua, baizik eta hipotesi hori modu kritikoz azterturik. Besteak beste, bere garaian Arabako euskararen egoera zein zen deskribatu zuen, bai eta euskararen galeraren arrazoiak bere ustez zein ziren aipatu ere.[1] Gasteizen kale batek bere izena du.[2]