Jerusalemgo Hiri Zaharra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jerusalemgo Hiri Zaharra (hebreeraz: העיר העתיקה, Ha'Ir Ha'Atiqah; arabieraz: البلدة القديمة, al-Balda al-Qadimah; armenieraz: Հին Քաղաք, translit.: Hin K'aghak) Ekialdeko Jerusalemen dagoen 0,9 km²-ko alde zaharra da,[1] 1860ko hamarkadara arte Jerusalem hiri osoa izan zena. Bertan daude hiru erlijio monoteista nagusientzat sakratuenetarikoak diren zenbait leku: juduen Tenpluaren Mendia eta Erosten harresia, kristauen Hilobi Santua eta musulmanen Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskita.[2]
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Jerusalemgo Hiri Zaharra | |
---|---|
Old City of Jerusalem and its Walls | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Jerusalem barrutia |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′36″N 35°14′03″E |
Ondarea | |
Itxi
1981ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, baina hurrengo urtean Jordaniak Arriskuan dagoen Gizateriaren Ondarearen Zerrendan sartzea eskatu zuen.[3]