Jean Auguste Dominique Ingres
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Auguste Dominique Ingres (Montauban, 1780ko abuztuaren 29a – Paris, 1867ko urtarrilaren 14a) Frantziar margolari neoklasikoa izan zen. Neoklasizismoaren pintore nagusitzat hartzen da, Jacques-Louis Daviden ondoren. David eta Poussin margolarien tradizioari eutsita, historiari buruzko margolanak egiten bazituen ere, azken urteetako erretratuak izan ziren haren lanik nagusiak.
Jean Auguste Dominique Ingres | |||||
---|---|---|---|---|---|
1862ko maiatzaren 25a - 1867ko urtarrilaren 14a
1835 - 1840 ← Horace Vernet - Jean Victor Schnetz (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Montauban, 1780ko abuztuaren 29a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1867ko urtarrilaren 14a (86 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||||
Heriotza modua | : pneumonia | ||||
Familia | |||||
Aita | Jean-Marie-Joseph Ingres | ||||
Ezkontidea(k) | Madeleine Chapelle (1813 - 1849) Delphine Ramel (1852ko apirilaren 15a - ezezaguna) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Institut supérieur des arts de Toulouse (en) (1791 - 1796) Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (1799ko urria - 1801) French Academy in Rome (en) (1806 - 1810) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Irakaslea(k) | Guillaume-Joseph Roques (en) Jacques-Louis David Jean Suau (en) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | margolaria, politikaria, biolin-jotzailea, marrazkilaria, grabatzailea, artista grafikoa, arkitektoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala | ||||
Lantokia(k) | Dampierre-Saint-Nicolas Meung-sur-Loire Paris Tolosa Okzitania Versailles Ancona Florentzia Napoli Orvieto Ravenna Erroma Siena eta Urbino | ||||
Enplegatzailea(k) | Orchestre national du Capitole de Toulouse (en) | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Influentziak | Rafael | ||||
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||||
Mugimendua | erromantizismoa neoklasizismoa | ||||
Genero artistikoa | margolaritza historikoa erretratua biluzia erretratua Orientalismoa | ||||
Musika instrumentua | biolina | ||||
Lehenaldiarekiko begirunez, akademiako ortodoxiaren zaintzailetzat jo zuen bere burua, batik bat Eugène Delacroix eta gisakoen erromantizismoaren aurrean.[1] Hala ere, geroago ikusi zen Ingres, eta beste neoklasiko batzuk ere, garaiko izpiritu erromantikoaren eraginpean zeudela[2]. Halaber, Ingresen forma eta espazioaren distortsioak arte garaikidearen aurrekari garrantzitsuak dira.