Jaume Matas
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jaume Matas Palou (Palma, Mallorca, 1956ko urriaren 5a ) politikari espainiarra da. Balear Uharteetako PPko buruzagi izan da eta Balear uharteetako presidentea izan da bi aldiz.
Datu azkarrak 5. Balear Uharteetako Presidentea, 3. Balear Uharteetako Presidentea ...
Itxi
2010ean diru publikoarekin gehiegizko kostuekin eraikitako Palma Arena belodromoaren ustelkeria kasuan 9 delitu egotzi zitzaizkion: prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea, bidegabeko jabetzea, iruzurra, influentzia-trafikoa, diru-zuriketa, zerga eta hauteskunde delituak. Fiskaltzak 3 milioi euroko fidantza ezarri zion kartzela ekiditeko eta ordaindu egin zuen.[1]