James Hutton
From Wikipedia, the free encyclopedia
James Hutton (Edinburgo, Eskozia, 1726ko ekainaren 3a[oharrak 1] - 1797ko martxoaren 26a) eskoziar geologo, fisiko, kimikari, naturalista eta nekazaritza esperimentala jarratu zuen zientzialaria izan zen. Aktualismoa -geologiako printzipio nagusietako bat- azaldu zuen, prozesu geologikoak eta denbora prozesu naturalen baitan azalduz. Huttonen lanari esker geologia metodo zientifikoarekin azaltzea posible izan zen eta, horregatik "Geologia Modernoaren Aita" izengoitia ere izan ohi du.
James Hutton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1726ko ekainaren 3a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Bizilekua | Britainia Handiko Erresuma |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Edinburgo, 1797ko martxoaren 26a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Greyfriars Kirkyard |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Leidengo Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea Royal High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Colin MacLaurin Guillaume-François Rouelle (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa, meteorologoa, nekazaria, industrialaria eta medikua |
Influentziak | John Walker (en) |
Kidetza | Edinburgoko Errege-elkartea |
Argudiaketa geologiko arrazonatuekin eta zuzeneko ikuskatzeekin, Huttonek proposatu zuen Lurra denbora guztian sortzen ari zela; Lurraren historia higadura eta sedimentazioa bezalako prozesuak aztertzen uler zitekeela ondorioztatu zuen. Bere teorietan denbora geologikoa edo "denbora sakona" plutonismoarekin eta aktualismoarekin elkartu ziren. Bere idatzi batzuetan Lur Bizia aipatu zuen, ondoren Gaia hipotesia izena eramango zuen hipotesia.
Charles Lyellengan eragin zuzena izan zuen, honek idatzitako Geologiako printzipioak (1830-1833). Liburu hau Beaglen Charles Darwinek irakurri zuen.