James Clerk Maxwell
eskoziar fisikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
James Clerk Maxwell (1831ko ekainaren 13a – 1879ko azaroaren 5a) Eskoziako matematikari eta fisikari teoriko bat izan zen. Bere aurkikuntzarik garrantzitsuena izan zen ekuazio eponimo multzo bat formulatzea —Maxwellen ekuazioak, alegia—, lehen aldiz elektrizitatearen eta magnetismoaren oinarrizko arauak modu bateratuan adierazi zituena. Baita ere, Maxwellen banaketa garatu zuen, gasen teoria zinetikoaren alderdiak deskribatu nahi zituen estatistika. Bi aurkikuntza horiek lagundu zuten fisika modernoari bidea zabaltzen, etorkizuneko lanen oinarriak finkatzen, besteak beste erlatibitate bereziaren eta mekanika kuantikoaren eremuetan. Maxwell ezaguna da, halaber, 1861ean kolore konbinatuko lehen argazki kamera sortu zuelako, RGB kolore ereduaren bidez.
James Clerk Maxwell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1831ko ekainaren 13a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Cambridge, 1879ko azaroaren 5a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Aita | John Clerk-Maxwell of Middlebie |
Ama | Frances Cay |
Ezkontidea(k) | Katherine Clerk Maxwell (en) (1858ko ekainaren 2a - ezezaguna) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Trinity College Edinburgoko Akademia Peterhouse Cambridgeko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | William Hopkins |
Doktorego ikaslea(k) | Horace Lamb (en) George Chrystal (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, matematikaria, asmatzailea, argazkilaria, unibertsitateko irakaslea, fisikari teorikoa, irakaslea eta thermodynamicist (en) |
Lantokia(k) | Aberdeen eta Cambridge |
Enplegatzailea(k) | Londresko King's College Aberdeengo Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Isaac Newton eta Michael Faraday |
Kidetza | Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Edinburgoko Errege-elkartea Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Trinity College |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristau-sozialismoa |
Maxwellek Cambridgeko Unibertsitatean egin zuen bere ibilbide zientifikoa, gehienetan bere gaitasuna matematikoan oinarrituta, geometriako eta aljebrako elementuen bitartez. Gaitasun horiek baliatuta, Maxwell gai izan zen frogatzeko eremu elektriko eta magnetikoak espazioan zehar uhin gisa eta argiaren abiadura konstantean bidaiatzen dutela. Azkenik, 1861. urtean, Maxwellek lau zatitan banatutako argitalpen bat kaleratu zuen Philosophical Magazine aldizkarian On physical lines of force («Indarraren lerro fisikoez») izenburuaz;[1] bertan proposatu zuen, lehen aldiz, argia berez uhinak direla, hoti baita fenomeno elektriko eta magnetikoaren kausa.
Fisikaren esparruan lan egiten duten askoren iritziz, Maxwell izan zen XX. mendeko fisikak eragin handiena eragindako XIX. mendeko zientzialaria. Askoren ustez, Maxwellek fisikari egindako ekarpenak Isaac Isaac Newtonen edo Albert Einsteinen parekoak izan daitezke.[2] Historiako 100 fisikari garrantzitsuenen zerrenda egin nahi zuen inkesta batean, Maxwell inoiz izan den hirugarren fisikaririk handiena izan zen, Newtonen eta Einsteinen atzetik.[3] Maxwellen jaiotzaren mendeurrenean, Einsteinek berak honela deskribatu zuen Maxwellen lana: «Newtonen garaitik fisikak izan duen lanik sakonena eta emankorrena».[4] Einsteinek bere estudioan Maxwellen argazki bat zeukan, Michael Faradayren eta Newtonen argazkiekin batera.[5]
« | Maxwellen lana (...) fisikak izan duen sakon eta baliagarriena izan zen Newtonen garaietatik. | » |
—Albert Einstein, The Sunday Post, 2006-04-23[4] |