Jackie Robinson
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jack Roosevelt Robinson (Cairo, Georgia, 1919ko urtarrilaren 31 ā Stamford, Connecticut, 1972ko urriaren 24a) Beisbol Liga Handian sartu zen lehen beisbol jokalari beltza izan zen. Bere karrera profesionalaren zatirik handiena Brooklyn Dodgers taldean jokatu zuen. Jokalari gisa egindako ibilbide nabarmenaz gain, eskubide berdintasunaren eta diskriminazioaren aurkako borrokaren aldeko jarduera politiko eta komunitario sendoa egin zuen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Jackie Robinson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jack Roosevelt Robinson |
Jaiotza | Cairo, 1919ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Stamford (Connecticut), 1972ko urriaren 24a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Cypress Hills Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rachel Robinson (en) (1946ko otsailaren 10a - 1972ko urriaren 24a) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | John Muir High School (en) Pasadena City College (en) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | beisbol jokalaria, saskibaloi entrenatzailea, atleta, ofizierra eta presidenteordea |
Posizio edo espezialitatea | second baseman (en) |
Kirol zenbakia | 42 |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 92,5 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Indarkeria eza |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | sub-lieutenant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
jackierobinson.com | |
|
Itxi
Matthew Robinsonen anaia zen, 1936ko Berlingo Olinpiar Jokoetan 200 metroko lasterketan zilarrezko domina lortu zuena. [1]