Izurde arrunt
Delphinus generoko espeziea da, mundu osoko ur epeletan bizi dena. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Izurde arrunta (Delphinus delphis) Delphinus generoko izurdea da, mundu osoko ur epeletan bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Izurde arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Delphinidae |
Generoa | Delphinus |
Espeziea | Delphinus delphis |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 10,5 hilabete |
Itxi
Izurde arrunta, munduko izurderik ugarienetariko bat da. Normalean ur tropikal eta epeletan bizi den arren, plataforma kontinentaleko uretan ere agertu ohi dira, eta ohikoak dira Bizkaiko golkoko uretan. Talde handietan bizi dira eta itsasontzietara hurbiltzeko joera dute, horiek sortutako olatuekin jolas egitera. Euskal kostaldeko hiru izurde espezieetan lagunkoienak direla esan daiteke.