Ixil hizkuntza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ixil hizkuntza maia hizkuntza bat da, Guatemalako ipar-mendebaldeko goi-ordokian, Quiché Departamentuan ixil herria mintzatzen dena. Herriotan gehien mintzatzen da: Chajul (San Gaspar Chajul), San Juan Cotzal eta Nebaj (Santa María Nebaj). Joan den mendearen bukaeran gutxi gorabehera 70.000 hiztun zituen; halaber, berrehun inguru Mexikon bizi ziren, erbesteratuta. Guatemalan bizi izandako gerra zibil luzeak kalte handia egin die bertako komunitatei eta, horren ondorioz, haien hizkuntzei ere bai. Izan ere, beste hizkuntza maiez inguratuta egoteak (itzá, kekchía, kichéa, mama, kanjobala...) lagundu dio ixil herriari hizkuntza bizirik gordetzen.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Ixil hizkuntza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Guatemala, Quiché departamentuan. Mexiko. |
Hiztunak | ~70.000 (1998)[1] |
Eskualdea | Mesoamerika |
Hizkuntza sailkapena | |
Maia hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | ixl |
Ethnologue | ixl |
Glottolog | ixil1251 |
UNESCO | 1371 |
IETF | ixl |
Endangered Languages Project | 4314 |
Itxi
Ixil hizkuntza ergatiboa da.