Itsas pinu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsas pinua (Pinus pinaster) Pinaceae familiako espezie bat da. Itsas pinua espezie atlantikoa da eta bereziki ugaria Euskal Herriko iparraldeko eta Landetako baso-berritzeetan, eskualde honetako konifero adierazgarria bihurtu delarik. Bere kokapen, basogintza eta zuraren erabilerei dagokienez, intsinis pinuarekin antza handia du, nahiz eta azken hau bezain produktiboa ez izan. Lurzoru hareatsuetan hazten da, intsinis pinua ez bezala, eta beraz, horrelako eskualdeetan landatzeko ezin aproposagoa da.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Itsas pinu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Pinaceae |
Generoa | Pinus |
Espeziea | Pinus pinaster Ait., 1789
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | maritime pine (en) eta maritime pine bark extract (en) |
Itxi
Iberiar Penintsulan, hegoaldeko Frantzian, Italian, Marokon, Aljerian eta Maltan bizi den zuhaitz hau espezie inbaditzailetzat jotzen dute[1].
Bi azpiespezie ditu: atlantikoa eta mesogeensis (mediterraneoa).