Itsas igaraba
From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsas igaraba (Enhydra lutris) Mustelidae familiako ugaztuna da, Ipar Amerikako eta Asiako itsasbazterretan bizi dena, batez ere Asiako iparraldean. Oin palmatuak ditu, ile motz trinkoa, lehor eta bero mantentzeko, eta uretan ixten diren sudur- eta belarri-zuloak.
Itsas igaraba | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Mustelidae |
Generoa | Enhydra |
Espeziea | Enhydra lutris Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Habitat | coastal margin (en) |
Luzera | 148 cm eta 140 cm |
Masa | 1,868 kg (pisua jaiotzean) arra: 45 kg emea: 32,5 kg |
Kumaldiaren tamaina | 1 |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Itsas igarabak, askotan, ur azalean flotatzen du balsetan (haien artean elkarri heltzen diote, gainazal flotatzaile bat sortuz), edo alga erraldoietan lotu egiten dira itsaso barnera ez mugitzeko.
Ahoz gora flotatzen duten bitartean, bi gauza egin ditzakete: siesta hartu edo muskuiluak edo bestelako itsaskiak ireki arroka baten laguntzaz. Igarabak harri bat jartzen du bularraren gainean eta itsaskia txikitzen du. Bestelako itsaskiak, itsas trikua, karramarroak, txipiroiak, olagarroak eta arrainak dira.
Itsas igarabak dira uretan erditzen diren igaraba bakarrak. Kume horiek jaiotzen direnean, denbora gutxira amek kumeei igeri egiten irakasten diete eta beren kabuz ehizatzen.
Itsas igarabak bazkaldu ondoren garbitzen dira, larrua hortzez eta atzaparrez garbituz. Larrua garbi eduki behar dute, iragazgaitza izan dadin. Itsasoko igarabek larruazal lodia dute eta airea harrapatzen dute ur hotzetan geruza isolatzaile bat eratzeko (ez dute gantz isolatzailerik).
Itsas igarabak beren larruaren bila ehizatzen zituzten desagertzeraino. XX. mendearen hasieran 1.000 eta 2.000 animalia artean baino ez ziren geratu. Ozeano Bareko kostaldean zehar aurki daitezke, Ipar Amerikan eta Asian.