Irunberri
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irunberri[3][lower-alpha 1] (zaraitzueraz: Ilunberri[lower-alpha 2]; erronkarieraz: Urunberri[lower-alpha 3])[oh 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 38,7 kilometrora. Altuera 403 eta 1531 metro artekoa da, eta 57,40 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 1326 biztanle zituen.
Irunberri | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko ikuspegia Zaraitzu ibaiaren parean | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Zangozerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Izen ofiziala | Lumbier | ||
Alkatea (2015-2023) | Rocio Monclus Manjon (independente) | ||
Posta kodea | 31440 | ||
INE kodea | 31159 | ||
Herritarra | irunberriar, ilunberriar, urunberriar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°39′03″N 1°18′32″W | ||
Azalera | 57,4 km² | ||
Garaiera | 403-1351 metro | ||
Distantzia | 38,7 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.326 (2023: 29) | ||
Dentsitatea | 23,1 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 22,87 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 47,06 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 81,87 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,81 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 16,40 (2018: %8,52) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1274 (independentzia) | ||
Webgunea | www.lumbier.com |
Irunberri Urraul ibarrean dago geografikoki, Irati eta Zaraitzu ibaien arteko elkargunean. Udalerriaren iparraldea Urraulbeitiko lautadan dago; ekialdea eta hegoaldea, berriz, Leireko mendilerroaren lehen mendiek hartzen dituzte, eta horien artean Irunberriko eta Arbaiungo arroilak daude, baita Harriaren eta San Adrianen labarrak ere. Udalerriak enklabe bat du Loitiko mendatearen parean. Erdi Aroko hiribilduak kale estu eta meharrak ditu, baita ertaroko harresiaren zati bat ere. Gaur egun, eskualdeko industriaguneetako bat da, hirigunearen inguruan eta Pirinioetako Ataria industrialdean dauden industriekin, eta Nafarroa osoan oso gune turistiko garrantzitsua da. Irunberri Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.
Urraul ibarrena da geografikoki, baina ez administratiboki 1274tik, udalerri independente batean sortu zenetik. Bertako biztanleak irunberriarrak (zaraitzueraz: ilunberriarrak; erronkarieraz: urunberriarrak) dira.