Irene Paredes
futbolari gipuzkoarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irene Paredes Hernández (Legazpi, Gipuzkoa, 1991ko uztailaren 4a) gipuzkoar futbolaria da. Espainiako eta Euskal Herriko futbol selekzioetan jokatu du pare bat aldiz. 2017an munduko defentsa nagusietako bat zela nabarmendu zen.[1][2]
Irene Paredes | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Legazpi, 1991ko uztailaren 4a (32 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 178 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Legazpiarrak 2023ko UEFA Women's Champions League irabazi zuen Bartzelonarekin, haren ibilbidearen lehendabizikoa.[3][4] 2022an, ezin izan zuen titulua irabazi, Bartzelonarekin lehen finala zuenean. [5]
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari 1-0 irabazita.[6][7] [8][9]
Atzelari legazpiarak Nazioen Liga irabazi du urte berean Espainiako selekzioarekin. Finalerdietan Herbehereei irabazi zieten eta Parisko joko olinpikoetan parte hartzeko sailkatu ziren. Finala Frantziaren aurka irabazi dute.[10]