Iraultza teknologiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Iraultza teknologikoa, historian zehar emandako prozesu bati egiten dio erreferentzia non teknologia berria edo ezberdinak talde batean txertatzean aldaketa sakonak ematen diren. Hauen finkapena garapenezko aro bat sorrarazi ohi du, garapena eta berrikuntzak eratuz gizartearen alor ezberdinetan. Baina aldi berean, ingurumenean inpaktu negatiboa eratu dezake edota langabezia teknologikoa.
Antzeko edo kontzeptu osagarria da Radovan Richta filosofo txekiarrak proposatutako eboluzio teknologikoa litzateke. Teknologiaren garapen historikoa eta gizartearen garapenean emandako iraultza teknologiko ezberdinak deskribatzen ditu.
Aldaketa teknologikoetatik ezberdinduz, iraultza teknologikoa gizartean teknologia ezberdin txertatzen diren aroari egiten dio erreferentzia, gizakien bizitzaren baitan aldaketa sakonak eratuz. Aldaketa sorta hau iraultza ezberdin eratzen ditu: zientzian, ekonomian, teknikan, lanean, elikadura, garraiobideetan, azpiegituretan...[1]