Ipar-katamotz
Antzina Europa osoan hedatua zegoen baina gaur egun iparraldean, eta Errusian soilik bizi den ugaztun felidoa. Alpeetan sartua izan da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ipar-katamotza (Lynx lynx) Europa eta Siberiako tamaina ertaineko piztia da. Europako felidorik handiena da ipar-katamotza, basakatua baino hiru-lau handiz handiagoa. Europako harrapari handienetan hirugarrena da (otsoa eta hartz arrea dira handiagoak).
Ipar-katamotz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Lynx |
Espeziea | Lynx lynx |
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 70 egun |
Elikadura iturri nagusia | untxi arrunta |
Habitat | baso eta Sastrakadi |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
XIX. mendearen erdialdera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Egiaztatutako datuen arabera, Euskal Herrian 1936an ehizatu zen azken katamotza. Nafarroako Alaitz mendi-multzoan harrapatu zuten hain zuzen. Hala ere, badirudi oraindik Euskal Herriko Pirinioetan, Nafarroan zein Zuberoan katamotzak geratzen omen direla, azken urteetan arrasto-behaketak eta behaketa zuzenak aipatu baitira Iratin, Santa Grazin eta Pirinioetako beste hainbat lekutan. Ez bakarrik Euskal Pirinioetan, baizik eta mendi multzo osoan barrena[1]. Edonola ere, oraindik baleude, Pirinioetara erabat mugatuta leudeke eta galtzeko arrisku larrian. Pirinioetako balizko katamotz hauen iraupenak eztabaida bizia pizten du oraindik ere adituen artean. Batzuek erabat defenditzen dute presentzia hau eta beste hainbatek, berriz, zeharo ukatu.[2]
Ipar katamotzaren azpiespezie ugari dago, eta haren ondorioz aldakortasun handia dago kolore zein tamainetan.
Kondaira eta sinesmen askoren protagonista erdi arotik, egun bere berreskurapenak eztabaida bizia pizten du ehiztari, artzain eta natura zaleen artean Europan barrena.