Ioien kanal
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ioien kanala zelula mintzean kokaturik dagoen transmintzeko proteina mota bat da, ioi konkretuak mintzean zehar igarotzea ahalbidetzen duena. Urez beteriko poro edo ubide bat da eta jarioa erregulatzeko konportak ditu.
Na+, K+, Ca2+ edo Clā gisako ioiak zelula mintzean zehar pasatzen ditu ioi bakoitzaren gradiente elektrokimikoaren arabera eta zelularen oreka eta homeostasia mantentzeko ezinbestekoak dira, hala zelularen bolumena eta pH-a mantentzeko, nola zelula kitzikagarrien (neurona, miozito) atseden potentziala lortzeko[1].