Instalazio artea
arte genero bat, barne espazio batean hiru dimentsioko artelanak (askotan neurri handikoak) egiten dituena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Instalazio artea arte garaikidearen genero bat da, 1960ko hamarkadan sortua. Obraren elementuak baino garrantzitsuagoa da lanaren ideia orokorra.[1] Berez, esperimentatzeko bide bat da eta edozein espazioetan egokitu daiteke. Eredu esperimental artistikoaren mota edo atal bat da, denbora jakin baterako erakusten dena eta edozein espaziotan aurkez daitekena. Normalean, iraupen zehatza dute eta, nolabait, arte galkor barruan kokatu daiteke. Sarritan, sortzaileen eta ikusleen arteko eragin-trukea bilatzen du.