Igaraba arrunt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Igaraba edo urtxakurra (Lutra lutra L.) mustelidoen familiako ugaztuna da. Hainbat igaraba mota daude Europan zein Asian. Mustelidoen artean, handienetakoa eta deigarrienetakoa da. Haren berezitasuna ingurunera oso moldatua egotean datza eta, moldaera hori dela medio, urarekiko eta horren baldintza jakin batzuekiko erabat menpeko da. Azken urteetan, Euskal Herrian nahiz beste leku askotan, izugarri eraldatu zaio habitata, giza jarduerak direla kausa (ibaien kanalizazioa, ur-obrak, erriberako landarediaren suntsipena…). Horregatik, eta haren larruaren balio altuagatik jasandako jazarpenaren ondorioz, leku askotan galdu da eta beste askotan erabat murriztuta geratu da.
- Artikulu hau igaraba arruntari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igaraba».
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Igaraba arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Mustelidae |
Generoa | Lutra |
Espeziea | Lutra lutra Linnaeus, 1758.
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 67,5 egun |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Lutra lutra faeces (en) |
Habitat | Ur geza, Itsasertz, ibai, bokale, Marearteko zona, Ibarbaso eta hezegune |
Masa | 110 g (pisua jaiotzean) |
Kumaldiaren tamaina | 2,5 |
Eguneko zikloa | eguneko eta cathemeral (en) |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Itxi