Hontz ertain
Estrigidoen familiako hegazti europarra, tamaina ertainekoa, begi argiak dituena eta belarri-itxurako bi luma buru gainean dituena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hontz ertaina (Asio otus) strigidae familiako hegazti harraparia da[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Hontz ertain | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Strigiformes |
Familia | Strigidae |
Generoa | Asio |
Espeziea | Asio otus Linneaus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 95 cm |
Eguneko zikloa | gaueko |
Itxi
Hegazti hau sasi-migratzailea da, neguan hegoalderantz jotzen badu ere ez da urrunera joaten. Europa, Asia eta Ipar Amerikako basoetan, tartean Euskal Herrikoetan, bizi da.
Hontz ertaina Ipar Hemisferioko ia lurralde osoan hedaturik dagoen harrapari gautarra da, ugaria, eta kontserbazio arazo berezirik ez duena. Identifikatzeko erraza da buruaren gainaldean dituen belarri-xerlo handiei erreparatuz gero. Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke, era guztietako habitatetan, herri eta hiri handietako parkeetan barne. Ugaztun txikiez elikatu ohi da.