Honoré de Balzac
frantses nobelagile / From Wikipedia, the free encyclopedia
Honoré de Balzac (Tours, Indre eta Loira, Frantzia, 1799ko maiatzaren 20a - Paris, Frantzia, 1850eko abuztuaren 18a) frantsesezko idazlea izan zen: eleberrigilea, antzerkigilea, literatura kritikaria, arte kritikaria, saiakeragilea, kazetaria eta inprimatzailea.[1] Gustave Flaubert idazlearekin batera, eleberri errealistaren ordezkari nagusia izan zen[2] , eta bere eleberriak Frantsesezko literaturan garrantzitsuenen artean daude. Hala ere, ez zen eleberriak idaztera mugatu, beste hainbat genero landu baitzituen, hala nola filosofia, antzerkia, kazetaritza, gutunak, eta ezin konta ahala asmo eta proiektu utzi zituen paper zorroetan zirriborratuak.
Honoré de Balzac | |||
---|---|---|---|
1839 - 1840 ← Abel-François Villemain - Victor Hugo → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tours, 1799ko maiatzaren 20a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1850eko abuztuaren 18a (51 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Balzac and Ewelina Hańska (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Gangrena gaseosoa | ||
Familia | |||
Aita | Bernard-François Balssa | ||
Ama | Anne-Charlotte-Laure Sallambier | ||
Ezkontidea(k) | Ewelina Hańska (en) (1850eko martxoaren 14a - | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Charlemagne (en) (1814 - 1816) Parisko Unibertsitatea (1816 - Paris Law Faculty (en) (1816ko azaroaren 4a - 1819ko urtarrilaren 4a) | ||
Hezkuntza-maila | Bachelor of Laws (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | François Pierre Guillaume Guizot Abel-François Villemain Victor Cousin | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eleberrigilea, literatura-kritikaria, idazlea, prosalaria, kazetaria, arte-kritikaria, saiakeragilea, dramagilea eta argitaratzailea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Walter Scott eta Buffon Kondea | ||
Mugimendua | errealismoa | ||
Izengoitia(k) | Horace de Saint-Aubin, Lord R’Hoone, Viellerglé eta Saint Aubin | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
| |||
La Comédie humaine («Giza komedia») izeneko proiektu handia sortu zuen, beraien artean lotura duten 137 istorio idazteko asmoz. Helburu hori bete ezin izan zuen arren, guztira 91 lan bukatu zituen (istorioak, eleberriak eta saiakerak) eta 46 lan bukatu gabe geratu ziren. Gainera, hogeita hamar ipuin (Les cent contes drolatiques, 1832-1837) eta bost antzerki idatzi zituen.
Egunkarietan eta aldizkarietan Balzacen sinadura guztiz preziatua zen. Gutun ugari idatzi zuen; 1850ean bere emazte bihurtu zen Ewelina Hańskarekin, bereziki, gutun truke luze bezain interesgarria izan zuen.