Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna maiatzaren 17ro ospatzen da nazioarteko hainbat herrialdetan.[1] Egun honen helburua pertsona LGBTek jasaten dituzten eskubide urraketak salatzea eta LGBT eskubideen aldeko lanarekiko interesa munduan zehar piztea da.
Datu azkarrak Mota, Honen izena darama ...
Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun LGBTQIA+ awareness period (en) |
Honen izena darama | homofobia, transfobia eta bifobia |
Indarraldi | 2005eko maiatzaren 17a - |
Egun | Maiatzaren 17 |
Webgune | dayagainsthomophobia.org |
Itxi
Sortzaileek data hori hautatu zuten 1990ean, egun berean, Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea despatologizatzea eta Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenetik ateratzea erabaki zuelako.[2]